Jaroslav Hunka
Jaroslav Hunka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ярослав Гунька |
Jaiotza | Urman (en) , 1925eko martxoaren 19a (99 urte) |
Herrialdea | Kanada Government of the Ukrainian People's Republic in exile Poloniako Bigarren Errepublika |
Bizilekua | North Bay (en) Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, aktibista eta pentsioduna |
Lantokia(k) | Munich eta Świętoszów (en) |
Kidetza | Ukrainian diaspora in the United Kingdom (en) Ukrainian Canadians (en) |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Schütze (en) |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Jaroslav Hunka —ukraineraz: Ярослав Гунька; polonieraz: Jarosław Hunka— (Urmań, Polonia, 1925 inguru) Bigarren Mundu Gerran Alemania naziaren alde borrokatu zen beterano bat da, Waffen-SSko 14. Granadari Dibisioko kide izan zena. Etniaz ukrainarra, garai hartan Poloniakoa zen Urman herrian jaio zen (gaur egun Ukrainakoa da). Bere borondatez sartu zen Waffen-SS talde militar nazian, 1943an. Gerra amaitu ondoren, Kanadara emigratu zuen. Gaur egun erretiratuta dago, eta North Bay hirian (Ontario, Kanada) bizi da.
2023an, Hunka albiste izan zen nazioartean. Izan ere, Kanadako Komunen Ganberako presidente Anthony Rotak ganbera horretara gonbidatu zuen, eta ganberako kide guztien bi txalo zaparrada luze jaso zituen, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa eta Volodymyr Zelensky Ukrainako lehendakaria ere han zirela. Geroago, Hunka Waffen-SSko kide ohia zela agertu zuten hedabideek, eta horren ondorioz Rotak bost egun geroago dimisioa eman zuen. Nurembergeko epaiketak erabaki zuen Waffen-SS ankerkeria masiboen erantzule kriminal bat zela eta bere kide guztiak errudunak zirela. Kanadako gobernuko funtzionarioek barkamena eskatu zioten munduko komunitate juduari. Trudeauk eta Zelenskyk ez zuten adierazpenik egin.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) 1st-Division of the UNA: Commission of Inquiry on War Crimes. 2009-08-14.
- (Ingelesez) «Waffen-SS» jewishvirtuallibrary.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Bideoa: Kanadako parlamentuko txalo zaparrada, soldadu nazi ohiari, Sky News (2023ko iraila)